Landakanda eta Izer elkarrizketatu dituzte ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko urt. 13a, 15:30
Ezkerrean, Izer; eskuinean, Landakanda.

Atzo, asteartea, bi urte bete ziren Iñaki Garmendia 'Laja' hil zenetik, eta horren harira elkarrizketatu zituzten azkoitiarrak.

Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzailea eta Iosu Arrizabalaga Izer soinu jotzailea elkarrizketatu zituzten atzo, asteartea, ETB1eko Biba zuek! telebista saioan. Atzo, urtarrilak 12, bi urte bete ziren Iñaki Garmendia Laja soinu jotzaile azkoitiarra hil zenetik. Urte askoan bikote izan zuen Landakandak eta Lajaren ikaslea izan zen Izerrek Lajari buruz hitz egin zuten Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus telebista aurkezleekin.

Honako lotura honetan ikus daiteke, saioaren 07:50 minututik aurrera, bi azkoitiarrei egindako elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide