Gaurtik herriko bi dendatan eskuratu ahalko dira Durangoko Azokako produktuak

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2020ko abe. 9a, 14:40

Zu non, han DA! ekimenaren bidez, Euskal Herrian zehar zabaldu da aurtengo Durangoko Azoka. Atzo, abenduak 8, bukatu zen azoka. Baina gaurtik urtarrilaren 8ra bitartean, Durangoko Azokako produktuak Euskal Herriko 141 liburudendetan eskuratzeko aukera izango da. Horietako bi denda daude Azkoitian: Hizki eta Amaitz. Katalogoa kontsultatu nahi duenak hemen dauka aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide