32 zentimetroko txapela duen 1,1 kiloko onddoa aurkitu du Ricardo Elorzak

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2020ko aza. 5a, 08:14
Ricardo Elorza, onddoa eskuetan duela. (Argazkia: utzitakoa)

Herritarrek onddoen ale bikainak aurkitu dituzte aurten, eta horren adibide da Ricardo Elorzak etxera ekarritako azken hau ere.

Perretxiko zaleak hara eta hona dabiltza lurrak emandako altxor preziatuenetako baten bila. Ricardo Elorza Txanpaña-k atzo, asteazkena, onddo zuri bat aurkitu zuen, eta ez nolanahikoa. Txanpañaren esanetan, 1,100 kilo pisatu du onddoak, eta babesa ere egundokoa du; onddoaren txapelak 32 zentimetro neurtu ditu. Perretxikoa aurkitu duen ingurua sekretuan gorde nahi izan badu ere, azaldu du "inguruotan" aurkitutakoa izan dela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide