Zer da mozal legea? ostiralean hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zutik 2016ko uzt. 19a, 09:55
Mozal legearen inguruan hitzaldia izango da, uztailaren 22an, herriko plazan. Zigor Olabarria, Eleak-Libre taldeko hizlaria etorriko da Azkoitira.

Hasteko, 18:30ean, asanblada egingo da, eta 19:00etan hasiko da Zigor Olabarriaren hitzaldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide