Maiatzean Gipuzkoa osoan mobilizatzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zero Zabor 2017ko mai. 4a, 15:49
Datorren maiatzaren 8an Zubietan erraustegiaren obrak hasiko dituzte. Horren harira, hiru deialdi zabaldu nahi ditugu. Maiatzaren 8an, 19:00etan GIPUZKOAKO HERRI GUZTIETAN KONTZENTRAZIOA. Azkoitian plazan egingo dugu. Maiatzaren 10ean, inaugurazio ofiziala egingo dute. Goizean Merca bugatin kontzentrazioa, Lasarte-Orian, erraustegiaren sarreran. Eta garrantzitsua: Maiatzak 27, ERRAUSKETAREN AURKAKO EGUNA ZUBIETAN.

Non egongo ote gara 2051. urtean? 35 urte barru… nola biziko dira

gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Nolako zerbitzu

sozialak edukiko dituzte? Zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051.

urtean? Nork eta zein dirurekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak,

umeak…?

Ezin dugu onartu erraustegi inposatu bat datozen 35 urteetarako

kaltetuko dituena gure osasuna, ingurumena eta denona den finantza

publikoa.

Krisi ekonomiko sakonean bizi gara. Krisi ekonomikoak ekarri ditu

krisi soziala, politikoa, humanitarioa. Konturatzen hasi gara Lurra

planeta bakarra dela, mugatua. Ezin dugu segitu berdin, “erabili-ta-

bota”, “erabili-ta- bota”…

Osasun krisi batean ere bizi gara. Gero eta minbizi gehiago, gero eta

gaixotasun berezi gehiago… Nolaz baimentzen dute erraustegi berri

batekin kutsatzea gure airea eta gure ondorengoek arnastuko dutena?

Krisi humanitarioa ere badaukagu. Garapen ereduak eragindako krisi

sozial eta humanitarioa. Gure etxeetaraino ekarri du ezin bizia:

Langabezia, lanpostuen prekarietatea, etxegabetzeak, pobrezia gero

eta ugariagoa…

Hori gutxi balitz administrazioek… inbertsio faraonikoetan xahutu

dituzte diru publikoak… eta inbertsio sozial guztietan murrizketak

egiten dituzte: murrizketak osasungintzan, murrizketak irakaskuntzan,

gazteen laguntzetan, ezindu eta pobreenen laguntzetan…

Esan diezaiogun EZ! Gipuzkoarren bizitzak 35 urterako hipotekatuko

dituen Erraustegiari, alferrikakoa den Erraustegiari.

Urte asko daramatzagu oihukatzen ERRAUSKETARIK EZ! Urteak

daramatzate Gipuzkoan erraustegia egin nahian, zerbitzu publikoekin

aberasten diren enpresa handi ustelak eta lotsa gutxiko zenbait

politikari. Erraustegia oraindik eraiki gabe egotea… ez al da garaipen

bat izan?

Baina GAINERA, 2009an hasita Gipuzkoan martxan dago Alternatiba…

Erraustea baino garbiagoa, osasuntsuagoa eta merkeagoa.

Gipuzkoako udalerrien erdia baino gehiagotan egunero dago

MARTXAN hondakinen kudeaketa Alternatiboa. Gipuzkoan

demostratzen ari gara ez dugula hondakinak erre beharrik.

Orain nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek

ere jarraitzea. Gipuzkoar guztiok berdinak eskubideetan, Gipuzkoar

guztiok berdinak betebeharretan. Denon betekizuna da hondakinak

murriztea eta sortutakoak ondo sailkatu eta tratatzea.

Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei berriro ere

esan nahi diegu: Gelditu ezazue proiektua!

Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari!

Herritarrei dei egiten diegu: mugitu gaitezen gipuzkoarrok!

ERRAUSKETARIK EZ! EZ GURE IZENEAN!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide