Mikel Markezen eta Eñaut Elorrietaren bisita, Azkoitia BHIn

'Euskara gure etorria' saioekin jarraitzen dute Azkoitia BHIn, eta atzo, asteartea, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek bisitatu zuten ikastetxea. Baga, biga, higa saioa eskaini zieten laugarren mailako ikasleei. 60. hamarkadatik gaur egunera arteko euskal musikaren historia kontatu eta abestu zuten Markezek eta Elorrietak.

Eñaut Elorrieta.

Mikel Markez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide