Azkoitia BHIko XXVIII.bertso-paper sariketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia BHI 2019ko mai. 16a, 21:13

Ostirala 17an egingo da sarituen jaialdia Baztartxon.

Aurtengo XXVIII.bertso-paper sariketara 50 sorta aurkeztu dira Getaria, Zarautz, Azkoitia eta Eskoriatzatik. 3 epaile aritu dira sortak baloratzen: Agustin Arrieta, Itziar Unanue eta Mikel Zubizarreta. 10 sari banatu dira. Sari banaketa ekitaldia bihar, maiatzak 17, izango da Baztartxon eguerdiko 13:00etan eta sariak banatu ostean, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Aitor Salegi  eta Eneritz Artetxek bertso-saio bat eskainiko dute.

 Egitaraua:

  • Irabazle eta ikus-entzulegoari aurreskua
  • Saridunen bertsoak
  • Hainbat jolas eta lan Aitor Salegi eta Eneritz Artetxerekin.

IKASTETXE  BARRUKO IRABAZLEAK

A TALDEA

1.     Ume etorkina: Haritz Alberdi, Onditz Alberdi

2.     Kutsadura: Onditz Alberdi, Oihan Etxaniz

B TALDEA

1.     Jaiotzatik kondenatuak: Maite Portalo, Enaitz Osa, Urko Artola

2.     Nire erabaki gogorra: Ane Aranbarri, Maialen Andueza


IKASTETXETIK KANPOKO IRABAZLEAK

A TALDEA

1.     Gerra oroitzapenak: Nerea Susi

2.     Autobusaren leihotik: Amets Aizpurua

B TALDEA

1.     Izarapetik: Naia Arrizabalaga

2.     Amona Tereri: Uxue Ostolaza

C TALDEA

1.     Hori da futbola: Aner Peritz.

2.     Kafe usainak hartu: Oihana Arana.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide