European School Net 2000ren urteko Batzar Orokorra egingo dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia BHI 2018ko urr. 1a, 13:33
2015ean egin zuten azken batzar orokorreko irudia.

Azkoitia BHI eskutik bilduko dira hainbat herrialdeetako irakasleak.

 

    Azkoitia BHIren eskutik urriaren 3 eta 4an Euro School Net 2000 sarearen urteroko Batzar Orokorra Azkoitian egingo da. Euro School Net sarea 2000. urtean Bruselan eratu zen, eta egun Europako 19 ikastetxeek osatzen dugu;  horien artean Euskal Herriko lau: Azpeitiko Urola Ikastola, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI, Baionako Bernart Etxepare Lizeoa eta Azkoitia BHI.

   Urteko Batzar orokor hauetan egindako proiektuen balorazioa eta beste ikasturteetarako proiektuen proposamenak lantzen ditugu. Lan horretarako irakasle nederlandarrak, ingelesak, estoniarrak, espainiarrak, alemaniarrak, poloniarrak, finlandiarrak eta italiarrak etorriko dira Azkoitira.

   Horrela proiektu europarrak burutu dira aurreko urteotan gure ikasleekin, eta berrientzako eskabide berriak ere egin. Aipatu beharrean gaude onartutako proiektu berrien artean Azkoitia BHIren  Erasmus KA229a dagoela, proiektu honen helburua  Paduako ikastetxe batekin Ondasun Kulturalaren inguruko lana eta elkartrukea egitea da aurtengo ikasturtean. Batxilergoko  lehen mailako 25 ikasleek  burutuko da proiektu hau.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide