Jose Antonio Circujano irabazle beteranoen bigarren mailan, Legutioko distantzia olinpiko triatloian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2023ko uzt. 10a, 13:05
Jose Antonio Circujano, podiumean.

Joan den larunbatean jokatu zen Legutioko (Araba) II. Triatloi olinpikoan Azkoitri triatloi taldeko Jose Antonio Circujano izan zen irabazle beteranoen bigarren mailan.

Joan den larunbatean ospatu zen Legutioko (Araba) II. Triatloi Olinpikoa (1,5 kilometro -40 kilometro -10 kilometro). Azkoitri triatloi taldeko Jose Antonio Circujano hemeretzigarren sailkatu zen sailkapen orokorrean, baina bere adin mugako sailkapenean, beteranoen bigarren mailan, onena izan zen Circujano.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide