Azkoitriko gizonak taldeka bosgarren, Zarauzko Triatloian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2023ko eka. 14a, 13:59

Gizonezkoen taldea bosgarren sailkatu zen joan den larunbatean jokatu zen Zarauzko Triatloian. 55 talde helmugaratu ziren, eta hori horrela "postu oso ona" lortu du taldeak. Banakakoan 17. postua lortu zuen Naiara Perezek eta 20. postua Aitor Sotilek.

Joan den larunbat arratsaldean ospatu zen Zarautzen distantzia erdiko triatloia (2,9 kilometro-80 kilometro-21 kilometro). Azkoitriko hainbat taldekide izan ziren bertan lehian, eta lorpen aipagarrienen artean sailkapen orokorreko Aitor Sotilen hogeigarren eta Naiara Perezen hamazazpigarren postuak daude.

Era berean, Azkoitriko gizonen taldea bosgarren sailkatu zen. Taldearentzat oso postu ona da; izan ere, 55 talde helmugaratu ziren, guztira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide