Asteazkenean batzar orokorra egingo du Azkoitri triatloi klubak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2023ko mai. 29a, 14:59

2022. urteko batzar orokorra deitu du Azkoitrik asteazkenerako, 19:00etan, taldearen bilgunean.

Azkoitri triatloi taldeko aurtengo batzar orokorra egingo du asteazkenean, 19:00etan, taldearen bilgunean, eta honako gai hauek jorratuko ditu, besteak beste:

-2022ko diru sarrerak eta irteerak.
-2023ko diru sarreretan eta irteeren aurreikuspena.
-Egoera ekonomikoa eta ekintzen proposamenak.
- Azkoitiko Duatloia.
- Lantaldea eta talde giroa.
- Ardurak: lizentziak, webgunea, sare sozialak (Facebook eta Instagram), babesleak, arropak...

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide