Han eta hemen jokatu dituzte probak Azkoitriko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2023ko mai. 25a, 10:15
Azkoitriko kideak, Getariako triatloian.

Asteburu oparoa izan da Azkoitrirena. Besteak beste, Iruñean, Getarian, Lanzaroten, Madrilen eta Azpeitian jokatutako probetan parte hartu dute klubeko kideek.

Azkoitri triatloi taldeko ordezkariak han eta hemen aritu ziren joan den asteburuan. Besteak beste, Iruñean, Getarian, Lanzaroten, Madrilen eta Azpeitian jokatutako probetan parte hartu zuten klubeko kideek.

Hona hemen horien guztien laburpena:

Iruñeko triatloia

Taldeko hainbat kide izan ziren Iruñeko distantzia erdiko triatloian lehian.

Sailkapenak

Getariako triatloia

Taldeko hainbat kide izan genituen Getariako distantzia esprinteko triatloian lehian. Aitor Sotilek beteranoen 1 maila irabazi zuen. Taldeka, berriz, hemeretzigarren postua lortu zuen taldeak.

Sailkapenak

Madrilgo triatloia

Arkaitz Elorza Madriden izan zen distantzia olinpikoko triatloia egiten.

Lanzaroteko triatloia

Andoni Ibarbia Lanzaroten izan zen distantzia luzeko (Ironman) triatloia egiten.

Azpeitiko Etxera krosa

Haritz Iturzaeta Azpeitiko I. Etxera Krosean bigarren postua lortu zuen. Hona hemen Uztarria.eus-ek argitaratutako albistea.

Argazkiak, Azkoitriren webgunean edo taldeko Instagram nahiz Facebook kontuetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide