Sprint distantziako Gipuzkoako Txapelketarekin hasi du duatloi denboraldia Azkoitrik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2023ko mar. 14a, 16:34
Subinas, LarraƱaga, Sudupe eta Iturzaeta.

Añorgako sprint distantziako duatloian parte hartuta ekin dio Azkoitri taldeak duatloi denboraldi berriari. Inhar Subinasek eta Alex Sudupek debut eguna izan zuten.

Azkoitri triatloi klubak joan den igande goizean eman zion hasiera 2023. urteko duatloi denboraldiari, Añorgan (Gipuzkoa). Lau taldekide izan zituen taldeak lehian Gipuzkoako Txapelketarako baliagarria zen sprint (5 km-20 km-2,5 km) distantziako duatloian.

Haritz Iturzaeta hirugarren sailkatu zen junior mailan, eta taldeka zazpigarren postua lortu zuen Azkoitrik helmugaratu ziren bederatzi taldeen artean. Gainera, Inhar Subinas eta Alex Sudupek Azkoitriko koloreekin debutatu zuten.

Hona hemen Añorgako probako sailkapenak eta argazkiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide