Azkoitian eta Donostian aritu dira lasterka Azkoitriko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2022ko aza. 30a, 08:00
Manex LarraƱaga Azkoitriko ordezkaria, Elkargune parean. (Mailo Oiarzabal)

Joan den larunbatean, Raka Maraton kirol elkarteko lagunek antolatutako hamar kilometroko lasterketan izan ziren hainbat taldekide. Horien artean ziren, besteak beste, datorren denboraldirako egin ditugun hainbat fitxaketa berri. Era berean, taldeko beste partaide batzuk Donostiako Maratoian parte hartu zuten.

Azkoitri triatloi klubeko ordezkariek Azkoitiko Herri Lasterketan eta Donostiako Maratoian parte hartu zuten joan den asteburuan. Taldera batu diren zenbait kidek parte hartu zuten lasterketan. Klubeko beste ordezkari batzuk, berriz, Donostiako Maratoia korritu zuten.

Hona hemen bi ekitaldietako argazkiak eta sailkapena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide