Denboraldiko bigarren zatiari zukua ateraz!

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2021ko ira. 14a, 13:28

 NAGOREko Triatloia. Distatzia Olinpikoa (1,5-40-10km)

Duela bi aste Jose Antonio Circujano Nafarroako Nagore urtegian ospaturiko Triatloi Olinpikoan izan genuen. Sailkapen orokorrean hamalaugarren izan zen.

Sailkapena 


SESTAOko Triatloia. Sprint distantzia (0,750-20-5km)
Joan den larunbatean Sestaon ospatutako triatloian bost taldekide izan genituen. Aipatzekoak beste behin taldeko gazteen lana. Batiz bat Eneko Larrañagarena. Kadete mailan txapelduna izan bai zen. Zorionak Eneko!









Bideo laburpena


SANTANDEReko Triatloia. Distantzia Olinpikoa (1,5-40-10km)

Andoni Aranagak 10. postuan amaitu zuen helmugaratutako 314 triatleta artean. Lasterketa bikaina egin zuen eta Beterano 1 mailan hirugarren postua eskuratuta etorri zaigu etxera.



Argazkiak: Roberto Solorzano Cantera

LEGORRETAko 7,1km

Azkenik, Sathya Zestoarra Legorretako 7,1 kilometroko lasterketan izan genuen eta hirugarren helmugaratu zen sailkapen orokorrean. Zorionak Sathya!

Sailkapena





Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide