Azkoitrik bi garaipen eskuratu ditu Torre del Mar herrian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2021ko urr. 15a, 20:19

Torre del Mar herriko triatloian, Gran Trail Picos de Europa mendi lasterketan, Gasteizko duatloian, Xixongo triatloian eta Donostiako hiru hondartzetako lasterketan izan ziren joan den asteburuan Azkoitriko kideak.

Azkoitri triatloi klubeko Julen Lopetegik eta Julen Azkuek bina garaipen eskuratu zituzten joan den asteburuan, Andaluzian. Igandean jokatu zen Torre del Mar herriko (Andaluzia, Espainia) distantzia erdiko eta distantzia olinpikoko triatloiak, eta han izan ziren Azkoitriko Julen Lopetegi, Julen Azkue eta Joseba Exposito. Lopetegik, distantzia olinpikoko proba (1,5-40-10 kilometro) irabazi zuen. Azkue, aldiz, distantzia erdiko proban (1,9-90-21 kilometro) nagusitu zen. Joseba Expositok, bestalde, laugarren amaitu zuen distantzia erdiko proban.

Beste zenbait lasterketetan ere ordezkariak izan zituen joan den asteburuan Azkoitrik. Vanessa Cerracero, esaterako, Gran Trail Picos de Europa (Asturias, Espainia) mendi lasterketan izan zen, Jose Antonio Carmonaren laguntzarekin.

Ebrok, ostera, bi lasterketatan parte hartu zuen, eta igandean Gasteizko duatloi sprintean izan zen; Andoni Ibarbia, Xixongo (Asturias, Espainia) distantzia erdiko triatloian lehiatu zen; beste hainbat taldekide, berriz, Donostiako hiru hondartzetako 10 kilometroko lasterketan izan ziren.

Ikusi argazki guztiak, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide