Zumaia-Zestoa-Azkoitia Triatloia probako bideoak, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2021ko ots. 11a, 09:44

Azkoitri Triatloi Klubak distantzia olinpikoan egin ziren Zumaia-Zestoa-Azkoitia Triatloi probetako bideoak eseki ditu Youtubeko bere kanalean.

1995. urtean jokatu zen lehen aldiz Zumaia-Zestoa-Azkoitia Triatloia distantzia olinpikoan. Azkoitiko Triatloi Taldeko kideek antolatu zuten proba, Gasento Oñederraren gidaritzapean. Lau edizio egin ziren jarrian, baina bi herri desberdinetan boxeak jartzeak sortzen zituen logistika arazoak medio, 2000. urtean lehendabizikoz duatloi formatuan antolatu zuten proba.

Gure Youtubeko kanalean 1995, 1996 eta 1998. urtetako triatloietako bideoak zintzilikatu ditugu. Datozen asteetan, berriz, duatloietako hainbat bideo jarriko ditugu ikusgai.

1995ean egindako lehen edizioa (Iturria: Azkoitiko Udala-Kaito Telebista)

1996an egindako bigarren edizioa (Kaito Telebista)

1998an egindako laugarren edizioa (Iturria: Gasento Oñederra)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide