Lasterketetara buelta Santanderren

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2020ko ira. 14a, 16:09

Hiru taldekidek parte hartu zuten Santanderko proban, eta maila ona eman zuten hirurek.

Igandean Santanderko (Kantabria, Espainia) triatloi olinpikoan –1600 metro + 36 km+10,6 km– izan ziren Azkoitri triatloi klubeko hiru ordezkari. Talde sendoarekin joan ginen eta ez zuten hutsik egin. Julen Lopetegi 13. postuan helmugaratu zen, Andoni Ibarbia 48. postuan eta Jon Albizuri Pipo 56. postuan sailkatu zen.

Lastertetan zegoen mailaren ideia bat egiteko nahikoa da irabazlearen izena jakitearekin; Javier Gomez Noya bost aldiz munduko txapeldun izandakoak irabazi zuen. Zorionak mutilak!

 

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide