Getariko III. Triatloia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2017ko mai. 1a, 22:25

 

 

Joan den larunbat arratsaldean eman zitzaion Getarian Euskadiko Triatloi Zirkuituari. III. Getariako Triatloia, orain arte bezala, Sprint distantzian jokatu zen (0,750-20-5km) eta bertan hamabi taldekide izan genituen. Ohikoa den bezala, Getariako herria guztiz irauli zen triatloiarekin eta eguraldia lagun, sekulako giroa izan zen herriko kaleetan.
 
Julen Lopetegik triatloian debuta egin zuen, eta 51. postuan amaitu zuen lasterketa. 23 urtez apiko mailan laugarren. Zorionak Julen!
 
Bestalde, Jose Antonio Circujano beteranoak, Azkoitri Triatloi Klubeko koloreekin debutatu zuen, eta ohituta gaituen bezala, denbora oso ona egin zuen.
 
Iker Carmona gazteak, distantzia super sprintean, pare bat triatloi eginak zituen eta sprint distantzia debutatu zuen.
 
Argazkia: Jose Antonio Carmo
 
Taldeka Sotil, Andoni eta Julenen denborei esker, helmugaratutako 30 taldeetatik 7. egin genuen.
 

 

 

 

 
Argazkiak: Pana
 

 

 

 

 
Argazkiak: Jose Antonio Carmona
 
ARGAZKI GEHIAGO FACEBOOKEN
 

 

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide