Bertsoa paperean

Osakidetza greban

Erabiltzailearen aurpegia Asier Garate Alkorta 2024ko mar. 20a, 10:00

Asier Garate Alkorta bertsolariak otsaileko Maxixatzen aldizkariaren Bertsoa paperean atalerako egindako bertsoak: Osakidetza greban.

Doinua: Menditarra naiz eta gogoan

Eskeintzen dute gu sendatzeko
hainbat baliabide mota
eta bakarrik uzten dittugu
egin beharrean borroka
geuri komeni zaigun garaian
leihora irtenda txaloka
eta orain lan baldintza duin bat
ere eztiegu opa.

Gau eta egun gaixoak zaintzen
ze ibilera okerrak
ta bitartean begiak itsu
politikari ankerrak
ea ba laister iristen diren
denontzat berri ederrak
gutako asko bizi baigera
euren lanari eskerrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide