Bertsoa paperean

Sagardo denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Garate Alkorta 2023ko mar. 3a, 16:54

Asier Garate Erniarraitzeko kideak otsaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Sagardo denboraldia'.

  • Gaia: Sagardo denboraldia
  • Doinua: Menditarra naiz

Udazken dena lanean pasa

ondoren a zer ardura

ona edo txarra aterako den

eduki liteke duda

urtarrilaren erdi aldera

daukagu gure eskura

pandemiaren osteko lehen

denboraldia heldu da.

 

Ta otordura iritsi orduko

denok baso bana hartuz

gozatzen degu barrika arteko

esplikazio ta tratuz

ohartzerako jarri ohi gera

irrifarrez eta kantuz

aprobetxatu denboraldia

besteak errespetatuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide