'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko beste ibilaldi bat egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2024ko mar. 24a, 13:35

Urretxutik Azkoitira egin dute ibilaldia, tartean Irimo, Gorla eta Urrategi gurutzatuta. Goizean abiatu eta bazkalondoan iritsi dira herrira, 21 kilometro inguruko ibilaldia eginda.

Gure txokuk ezautzen egitasmoaren barruko ibilaldia egin zuten atzo, Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, eta kuadrillla polita elkartu ziren. 08:10ean Eroski txikiaren aurrean jarrita zuten hitzordua Urretxura joateko autobusa hartzeko. Handik abiatu, eta Irimo, Gorla eta Urrategi zeharkatu ostean, 21 kilometro inguruko ibilaldia eginda iritsi ziren berriz herrira. Bidean bazkaldu zuten, Urrategin hain zuzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide