Anaitasuna Mendi Bazkunaren arropa, salgai

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2023ko urr. 20a, 15:16

Anaitasuna Mendi Bazkunak 75 urte egiten dituela ospatuz, mendi taldeko arropak jarri ditu salgai taldeak.

2024an Anaitasuna Mendi Bazkunak 75 urte egiten dituela ospatuz, mendi taldeko arropak jarri ditu salgai taldeak. Arropa aldez aurretik eskatu eta ordaindu beharko da. Bakoitzak bere neurriko arropa aukeratzeko, bi arratsalde ahalbidetuko ditu mendi taldeak: urriaren 27an eta azaroaren 3an, 18:00etatik 20:00etara artean egongo dira, Kultur Etxeko 1. solairuan, Anaitasuna Mendi Bazkuneko lokalean.

Arropen prezioa ondorengoa da: kamisetak 15 euro, sudaderak 35 euro, biserak, 15 euro. Kamiseten kasuan haurrentzako bi neurri ere badaude eskuragarri. Beraz, mendi taldeko arropa nahiko luketenak pasatu daitezela egun eta ordu tarte horietan Anaitasuna Mendi Bazkuneko lokaletik. Norbaitek zalantzarik balu, anaitasunamb@gmail.com helbidera idatzi.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide