Prest da Mangaixue bizikleta martxaren bosgarren edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2023ko ira. 11a, 12:47

Izen-emateak zabalik jarraitzen du,Ibai Ondoko Uhaitz kafetegian edota Rock The Sport webgunean.

Datorren larunbatean, hilaren 16an, egingo da Mangaixue mendi bizikleta martxa, eta V. edizioa izango da aurtengoa. Antolatzaileak mendi bide berriak garbitzen aritu dira, eta aurten ere parte hartzaileentzat bi ibilbide egongo dira: bata luzea, 35 kilometroko luzera eta 1.500 metroko desnibel positiboa duena, eta bestea motza, 25 kilometro eta 1.100m desnibel positiboa duena.

Irteera Azkoitiko Plazaberrin izango da, arratsaldeko 15:15ean. Gogoratu izen-ematea zabalik dagoela, eta Ibai Ondoko Uhaitz kafetegian edota Rock The Sport webgunean dagoela horretarako aukera. Gainera, amaieran zozketa egingo da, boluntario eta parte hartzaile guztien artean sariak banatzeko. Animatu, bizikleta zaleok!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide