Pandemia tarteko, aurtengo abenduan batzar orokorrik ez du egingo Anaitasuna Mendi Bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2020ko abe. 2a, 11:10

Anaitasuna Mendi Bazkunak aurten ez du batzar orokorrik egingo abenduan. Urtero egin ohi dugu urtearen bukaeran batzarra; aurten, ordea, urtean zehar ez dugu ezer egin pandemia tarteko. Beraz, gauzak berdin jarraitzen dutenez, ez dugu ezer azaldu beharrik ikusten. Dena den, lanean jarraitzen dugu mendi bazkunako kideok datorren urtea hobea izango denaren esperantzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide