Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko aza. 23a, 09:54

San Andres jaien atarian, Anaitasunak azaroko azken asteburuko partidak jokatuko ditu larunbatean eta igandean. Gizonen lehen taldeak Lagun Onaken aurka berdindu egin zuen joan den astean, eta larunbatean (18:00), Cultural Durango taldearekin neurtuko ditu indarrak. Emakumeen taldeak, berriz, galdu egin zuen Zarautzen eta larunbatean (15:30) Peña Athletic Santurtzi taldea izango dute arerio, Txerloian.

Anaitasuna futbol taldeak bost partida jokatuko ditu datozen egunetan etxean. Emakumeen lehen taldeak larunbatean jokatuko du Peña Athletic Santurtzi taldearen aurka, Txerloian, 15:30ean hasita. Bestalde, gizonen taldeak Cultural Durango taldea izango du aurkari larunbatean, 18:00etan.

Dena den, harrobiko zenbait taldek ere Azkoitian dituzte hitzorduak; San Juan futbol zelaian lau futbol partida jokatuko dira zapatuan. Gorengoek, Ohorezko Kadete mutilek, 1go kadeteek eta Infantil Handiek jokatuko dute etxean. Hona hemen partida guztien zerrenda:

Zapatua

  • 09:15ean, Infantil Handiak - Amaikak Bat
  • 11:15ean, Ohorezko Kadete mutilak - Billabona
  • 13:15ean, 1go Kadeteak - Zarautz
  • 15:30ean, Gorengoak - Euskalduna Andoaindarra

Hona hemen Anaitasunaren taldeen partida guztien ordutegien zerrenda:

Azken emaitzak

Anaitasunak hamahiru partida jokatu zituen joan den astean, eta guztira, hiru partida irabazi, bat berdindu eta zortzi galdu zituen. Hona hemen lehen taldeen nahiz harrobiko taldeen emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide