Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko aza. 3a, 09:10

Anaitasuna futbol taldeak azaroko lehen asteburuko futbol jardunaldia du aurretik. Gizonen lehen taldeak galdu egin zuen joan den astean Arrigorriagan (Bizkaia) eta berriz ere garaipena lortzea izango dute helburu Txema Añibarrorenek, Pasaiaren aurka. Aldiz, emakumeen lehen taldeak berdindu egin zuen joan den astean, Txerloian, Reala 'C' taldearekin, eta asteburuan Erandion (Bizkaia) jokatuko dute.

Anaitasuna futbol taldeak bost partida jokatuko ditu datozen egunetan etxean. Gizonen lehen taldeak larunbatean jokatuko du Pasaiaren aurka, Txerloian, 16:30ean hasita. Añibarrorenek denboraldiko hirugarren garaipena lortuta hasi nahi dute azaroa. Bestalde, Mikel Barquerok zuzentzen duen emakumeen taldeak Erandioko Betiko Neskak taldea izango du aurkari egun eta ordu berean.

Dena den, harrobiko zenbait taldek ere Azkoitian dituzte hitzorduak; San Juan futbol zelaian lau futbol partida jokatuko dira zapatua eta igandea bitartean. Euskal Ligako gazteek, Ohorezko Kadete mailako mutilek, 1go Kadete mailako mutilek eta Infantil Txiki mailako mutilek jokatuko dute etxean. Hona hemen partida guztien zerrenda:

Zapatua

  • 09:45ean, 1go Kadete mutilak - Burumendi 'B'
  • 12:00etan, Ohorezko Kadete mutilak - Zumaiako
  • 17:00etan, Euskal Ligako gazteak - Loyola Indautxu

Igandea

  • 12:30ean, Infantil Txiki - Zumaiako

Hona hemen Anaitasunaren taldeen partida guztien ordutegien zerrenda:

Azken emaitzak

Anaitasunak hamahiru partida jokatu zituen joan den astean, eta guztira, zazpi partida irabazi, lau berdindu eta bi galdu zituen. Hona hemen lehen taldeen nahiz harrobiko taldeen emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide