Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko urr. 19a, 08:30

Gizonen lehen taldeak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen joan den astean Gasteizen San Ignacioren aurka (1 eta 2), eta asteburuan etxeko lehen hiru puntuak batzen saiatuko da Txema Añibarrok zuzentzen duen taldea; Errenteriako (Gipuzkoa) Touring izango dute aurkari gorritxoek. Mikel Barquerok zuzentzen duen emakumeen taldeak, berriz, denboraldiko lehen garaipena izango du igandean helburu, Oiartzunen (Gipuzkoa).

Anaitasuna futbol taldeak sei partida jokatuko ditu datozen egunetan etxean. Gizonen lehen taldeak Touring taldea izango du aurrean larunbatean, 17:00etan hasita. Txema Añibarro entrenatzailearen taldeak joan den astean lortu zuen sasoiko lehen garaipena; 1 eta 2 irabazi zuen San Ignacio taldearen aurka, Gasteizko Los Astronomos zelaian. Asteburuan, ordea, etxeko lehen garaipena eskuratu nahi dute gorritxoek. 

Emakumeen lehen taldeak, berriz, igandean izango du hitzordua, Oiartzungo (Gipuzkoa) Karla Lekuona futbol zelaian. 18:00etan hasiko dute partida Mikel Barquerorenek, eta 2023-24 denboraldiko lehen garaipena izango dute jomugan, bide batez, sailkapenaren beheko postuetatik aldentzeko.

Dena den, harrobiko zenbait taldek ere Azkoitian dituzte hitzorduak, zehazki San Juan futbol zelaian.  Euskal Ligako gazteek, Ohorezko Kadete mailako mutilek, 1go Kadete mailako mutilek, Infantil Txikiek eta 1go Infantilek. Hona hemen Anaitasunak aste honetan etxean jokatuko dituen partiden zerrenda:

Zapatua

  • 10:00etan, Infantil Txikiak - Lagun Onak
  • 12:00etan, Ohorezko Kadete mutilak - Mondragon
  • 15:30ean, Euskal Ligako gazteak - Antiguoko 'C'
  • 17:45ean, 1go Infantilak - Ikasberri

Igandea

  • 12:30ean, 1go Kadeteak - Zumaiako 'C'

Hona hemen partida guztien ordutegien zerrenda:

Azken emaitzak

Anaitasunak hamabi partida jokatu zituen joan den astean, eta guztira, bost garaipen, lau berdinketa eta hiru porrot izan zituen. Hona hemen lehen taldeen nahiz harrobiko taldeen emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide