Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Datorren asteburuan, bederatzi futbol partida ikusteko aukera izango da Txerloia eta San Juan futbol zelaietan. Norgehiagokak, gainera, zapatuan eta igandean jokatuko dira. Gizonen eta emakumeen taldea denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko dira asteburuan.

Anaitasuna futbol taldeak bederatzi futbol partida jokatuko ditu asteburu honetan etxean. Gizonen lehen taldeak Beasainen aurka jokatuko du larunbatean, 17:00etan, Txerloia zelaian. Emakumeen lehen taldeak, berriz, Alaves B taldearen aurka jokatuko du igandean, 15:30ean, Jose Luis Compañon zelaian.

Talde bata zein bestea denboraldiko lehen garaipena eskuratzen ahaleginduko da; izan ere, Txema Añibarrok zuzentzen duen gizonen taldeak hiru berdinketa eta porrot bat erdietsi ditu lau partidetan, eta Mikel Barquerok zuzentzen duen emakumeen taldeak, berriz, puntu bat batu du lau partidetan.

Lehen bi taldeen partidez gain, harrobiko taldeen txanda ere izango da asteburuan. Gorengoek, Euskal Ligako gazteek, Ohorezko Kadete mutilek zein neskek, Infantil Handiek, 1go Infantilek, Infantil neskek eta Alebin Hobekuntzako mutilek jokatuko dute datozen egunetan San Juan zelaian. Hona hemen asteburuan San Juanen jokatuko diren futbol partiden ordutegiak: 

Zapatua

  • 09:15ean, Infantil Handi - Elgoibar
  • 11:00etan, Ohorezko Kadete neskak - Martutene
  • 13:00etan, Ohorezko Kadete mutilak - Elgoibar
  • 15:30ean, Gorengoak - Soraluze
  • 18:00etan, Euskal Ligako gazteak - Deusto

Igandea

  • 11:00etan, Alebin Hobekuntza mutilak - Amaikak-Bat
  • 12:30ean, Infantil neskak - Urola
  • 16:30ean, 1go Infantilak - Lagun Onak 'C'

Hona hemen partida guztien ordutegien zerrenda:

Azken emaitzak

Anaitasunak hamahiru partida jokatu zituen joan den astean, eta guztira, zazpi garaipen, bi berdinketa eta lau porrot jaso zituen. Hona hemen lehen taldeen nahiz harrobiko taldeen emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide