Anaitasunako bazkideek denboraldi berrirako bazkide txartela jasotzeko aukera izango dute bihar

Bihar, larunbata, Anaitasunako gizonen lehen taldeak denboraldiaurreko azken neurketa jokatuko du 11:00etan, Txerloian, eta han izango da bazkide txartela eskuratzeko aukera, baita bazkide egitekoa ere.

Bihar goizean, denboraldiaurreko azken lagunartekoa jokatuko du Anaitasunako gizonen lehen taldeak, Ondarroako Aurrera taldearen aurka, 11:00etan, Txerloian. Azken denboraldian bazkide izan diren jarraitzaileek denboraldi berrirako bazkide txartela jasotzeko aukera izango dute orduan, 10:30etik aurrera. Era berean, bazkide egiteko aukera ere egongo da.

Lau multzotan banatu ditu klubak bazkidetzak:

  • Helduak: 90 euro
  • Jubilatuak eta langabetuak: 50 euro
  • Gazteak: 50 euro
  • 18 urtez azpikoak: doan

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide