Eman daiteke izena Anaitasunaren futbol eskolan

Anaitasunaren futbol eskolako irudi bat.

Uztailaren 14ra arte egongo da Anaitasunaren futbol eskolan izena emateko aukera. Helbide elektroniko bidez eman beharko da izena. Halaber, Plaza Berri Sport saltokira joan beharko dute izena ematen duten haurrek datorren denboraldirako arropak eskatzera.

Anaitasuna futbol taldeak zabaldu du futbol eskolan izena emateko epea. Dagoeneko zabalik dago horretarako aukera; uztailaren 14an, ostiralez, itxiko da haurra futbol eskolan inskribatzeko epea.

2013an nahiz 2014an jaiotako mutilek eta 2012an, 2013an zein 2014an jaiotako neskek izango dute 2023-2024 denboraldian Anaitasunaren futbol eskolan parte hartzeko aukera. Umearen izen-ematea helbide elektroniko bidez egin beharko dute haurren gurasoek edota tutoreek. Horretarako, anaitasuna@cdanaitasuna.com helbide elektronikora idatzi beharko da honako datu hauek guztiak zehaztuz:

  • Haurraren izen-abizenak
  • Jaiotze-data.
  • Gurasoaren edo tutorearen izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbakia.
  • Ikastetxea.
  • Haurrak izena atezain edo jokalari bezala eman nahi duen zehaztu.
  • Eskolaz kanpoko beste ekintzaren batean izena emango duen edo ez, eta emango badu zeinetan emango duen zehaztu.

Bestalde, izena ematen duten haurrek Plaza Berri Sport saltokira joan beharko dute arropak eskatzera. Halaber, Anaitasuna futbol taldeak jakinarazi du irailean egingo dituela datorren denboraldian futbol eskolaren nondik norakoak zein izango diren azaltzeko bilerak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide