Kontratu luzatzeak iragarri ditu Anaitasuna futbol taldeak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko eka. 26a, 08:32
Anaitasunaren gizonen taldea, gol bat ospatzen.

Azken denboraldian Espainiako Hirugarren Mailan aritu diren hamahiru jokalarik berritu dute kontratua gorritxoekin. Taldeak duela aste gutxi aurkeztu zuen Txema Añibarro gizonen lehen taldeko entrenatzaile posturako.

Denboraldia bukatu berritan, datorren sasoia prestatzeari ekin dio Anaitasuna futbol taldeak. Espainiako Hirugarren Mailan aritzen den talderako jokalarien kontratu luzatzeak iragarri ditu klubak. Hain justu, hamahiru jokalarik berritu dute kontratua talde gorritxoarekin, horien artean hamar azkoitiarrek.

Hurrengo sasoirako kontratua luzatu duten jokalariak dira Gorka Masach debarra, Aitor Barbarin zegamarra, Jon Manuel Vega zumarragarra, eta Ion Izagirre, Julen Odriozola, Unai Aranbarri, Mikel Pastrian, Xabi Soraluze, Xabi Azkoitia, Mikel Aramendi, Julen Aramendi, Ander Pastrian zein Ander Arabaolaza azkoitiarrak.

Halaber, duela aste batzuk jakinarazi zuen Anaitasuna futbol taldeak Txema Añibarro zeberioztarra izango dela gizonen lehen taldearen entrenatzaile berria. Añibarro Eibar taldearekin Espainiako Lehen Mailan jokatu zuen. 2016. urteaz geroztik, berriz, Athletic klubaren harrobiko hainbat talde zuzendu ditu.

Hona hemen kontratua berritu duten jokalarien zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide