Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Oihana Goenaga emakumeen lehen taldeko jokalaria baloiarekin.

Asteburuan, sei futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian. Partida horiek bihar eta etzi artean jokatuko dituzte klubeko zenbait taldek. Emakumeen lehen taldeak etxetik kanpo jokatuko du.

Anaitasunak sei futbol partida jokatuko ditu asteburu honetan etxean. Horien artean, emakumeen lehen taldeak Goierri Gorri taldearekin neurtuko ditu indarrak bihar, larunbata, Txerloia futbol zelaian (16:30).

Hona hemen larunbatean eta igandean Txerloian nahiz San Juanen jokatuko diren partiden ordutegiak:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 12:30ean, Ohorezko Kadete neskak - Urola
  • 17:00etan, Ohorezko Kadete mutilak - UDA

Igandea, San Juan zelaian

  • 10:00etan, Infantil Txiki - Ordizia
  • 15:30ean, Infantil Neskak 'B' - Amara Berri

Igandea, Txerloia zelaian

  • 11:00etan, Jubenil Preferente mutilak - Idiazabal

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Asteburuko emaitzak

Joan zen asteburuan, Anaitasunaren taldeek bost partida irabazi zituzten, bi berdindu eta bost galdu. Hona hemen emaitza guztiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide