Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Enara Andueza.

Asteburuan, bost futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horien artean emakumeen lehen taldearena, Txerloian. Etxean jokatuko diren gainerako lau partidak Txerloia eta San Juan zelaietan izango dira, larunbata eta igandea bitartean.

Anaitasunak bost futbol partida jokatuko ditu asteburu honetan etxean. Emakumeen lehen taldeak Zarautz  hartuko du bihar, Txerloian (16:30). Emakumeen lehen taldeak larunbatean Txerloian jokatuko duen partida horrez gain, hona hemen larunbatean eta igandean Txerloian nahiz San Juanen jokatuko diren partiden ordutegiak:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 10:00etan, 1go Kadete mutilak - Urola 'B'
  • 12:15ean, Ohorezko Kadete mutilak - Eibar 'B'
  • 16:00etan, 1go Infantil mutilak - Lagun Onak 'A'

Igandea, Txerloia zelaian

  • 11:00etan, Jubenil Preferente mutilak - Zestoa

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Asteburuko emaitzak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide