Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko api. 21a, 10:30
BeƱat Garmendiak joan den astean egin zuen debuta lehen taldearekin.

Asteburuan, lau futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horien artean emakumeen lehen taldearena, Txerloian. Etxean jokatuko diren gainerako hiru partidak Txerloia eta San Juan zelaietan izango dira, larunbata eta igandea bitartean.

Anaitasunak lau futbol partida jokatuko ditu asteburu honetan etxean. Emakumeen lehen taldeak Elorrio hartuko du bihar, Txerloian (16:30). Espainiako Hirugarren Mailan diharduen gizonen taldeak, berriz, San Ignacioren etxean itxiko du denboraldia bihar, 18:00etan.

Emakumeen lehen taldeak larunbatean Txerloian jokatuko duen partida horrez gain, hona hemen larunbatean eta igandean Txerloian nahiz San Juanen jokatuko diren partiden ordutegiak:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 16:30ean, Erregional Preferente mutilak - Tolosa 'B'

Igandea, Txerloia zelaian

  • 11:00etan, Ohorezko Jubenil mutilak - Ilintxa

Igandea, San Juan zelaian

  • 12:30ean, Infantil Txiki mutilak - Eibar

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide