Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko mar. 31a, 08:00
Xabi Soraluze erdilaria.

Asteburuan, zortzi futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian. Gizonen zein emakumeen lehen taldeak etxean arituko dira. Xabi Artetxerenek Lagun Onaken aurkako derbia jokatuko dute bihar arratsaldean. Emakumeek Erandio hartuko dute bihar eguerdian.

Anaitasunak zortzi futbol partida jokatuko ditu asteburu honetan etxean. Gizonen zein emakumeen lehen taldeak etxean arituko dira bihar, zapatua. Espainiako Hirugarren Mailan diharduen gizonen taldeak Azpeitiko Lagun Onaken aurkako derbia jokatuko du larunbatean, Txerloia zelaian (17:00). Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, berriz, Erandio jasoko du larunbatean, 12:15ean, San Juan zelaian.

Lehen talde horiez gain, honako sei partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian larunbatean eta igandean:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 10:00etan, 1go Kadete mutilak - Zumaiako 'B'
  • 15:00etan, Ohorezko Infantil mutilak - Danena

Igandea, San Juan zelaian

  • 10:30ean, Infantil neskak 'A' - Amaikak Bat Horia 'B'
  • 10:30ean, Infantil neskak 'A' - Goierri Gorri 'D'
  • 12:15ean, Ohorezko Kadete mutilak - Tolosa 'B'
  • 16:30ean, Jubenil Preferente mutilak - Burumendi

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Azken emaitzak

Joan den astean, zortzi partida irabazi zituen Anaitasunak, hiru berdindu eta bi galdu. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide