Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko aza. 10a, 08:00
Emakumeek aurkari zaila izango dute larunbatean Txerloian.

Asteburuan, zortzi futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horien artean emakumeen lehen taldearena, Txerloian. Etxean jokatuko diren gainerako zazpi partidak San Juan zelaian izango dira, larunbata eta igandea bitartean.

Anaitasunak asteburu bete-betea du aurretik. Guztira, zortzi futbol partida jokatuko dira Azkoitian. Emakumeen lehen taldeak Alaves 'B' liderraren aurka jokatuko du larunbatean, 16:30ean, Txerloia futbol zelaian. Gizonen lehen taldeak, berriz, atseden astea izango du oraingoa.

Emakumeen lehen taldeaz gain, honako zazpi partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian larunbatean eta igandean:

Larunbata

  • 09:30ean, Infantil neskak 'A' - Amaikak Bat 'B'
  • 09:30ean, Infantil neskak 'B' - Amaikak Bat 'A'
  • 11:00etan, 1go Kadete mutilak - Ikasberri 'B'
  • 13:00etan, Infantil Txiki - Touring
  • 15:30ean, Ohorezko Kadete mutilak - Intxurre
  • 17:30ean, Jubenil Preferente mutilak - Urki 'B'

Igandea

  • 16:30ean, Ohorezko Kadete neskak - Zumaiako

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Aurreko asteburuko emaitzak

Joan den astean, sei partida irabazi zituen Anaitasunak, lau berdindu eta bi galdu. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide