Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko aza. 4a, 08:41
Jon Iglesias erdilaria, Aurrera Vitoriaren aurka egindako gola ospatzen. (Anaitasuna)

Asteburuan, bost futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horien artean gizonen lehen taldearena. Etxean jokatuko diren gainerako lau partidak San Juan zelaian izango dira, larunbatean.

Anaitasunak azaroko lehen asteburuko futbol partidak jokatuko ditu bihar eta etzi. Gizonen lehen taldeak Deusto taldearen aurka Txerloia futbol zelaian jokatuko du bihar, larunbata, 16:30ean. Emakumeen lehen taldeak, berriz, Erandioko (Bizkaia) Erandioko Betiko Neskak taldearekin neurtuko ditu indarrak igandean, ordu berean.

Gizonen lehen taldeaz gain, honako partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian larunbatean:

Larunbata

  • 10:00etan, Infantil Txiki - Elgoibar
  • 12:00etan, 1go Infantil mutilak - Lagun Onak 'C'
  • 15:30ean, Erregional Preferente mutilak - Billabona
  • 18:00etan, Ohorezko Jubenil mutilak - Lazkao

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide