Anaitasunak bazkideentzako mahaia jarriko du larunbat goizean Kontzejupean

Ostiralean, 18:00etatik 19:00etara bitartean irekita egongo da Txerloiako leihatila bazkide txartelak jasotzeko. Larunbatean, berriz, goizez eta arratsaldez egongo da horretarako aukera. Goizean, Kontzejupe parean jarriko du klubak mahaia 11:00etatik 12:00etara, eta arratsaldean, 15:30etik aurrera zabalduko du Txerloiako leihatilan.

Anaitasuna futbol taldearen gizonen lehen taldeak larunbatean jokatuko du Espainiako Hirugarren RFEF mailako etxeko lehen partida Portugaleteren aurka. Partida horretara sartzeko, bazkideek aurtengo bazkide txartela erakutsi beharko dute sarreran nahitaez, eta oraindik bazkide egin ez direnek edo denboraldi berriko txartela jasotzeko dutenek, ostiralean eta zapatuan izango dute horretarako aukera.

Bazkideek txartel berria eskuratu dezaten, klubak hiru aukera eskainiko ditu ostiralean eta larunbatean. Ostiralean, 18:00etatik 19:00etara Txerloiako leihatilan jaso ahalko dira bazkide txartel berriak. Larunbatean, Kontzejupe parean jarriko dute goizean mahaia, 11:00etatik 12:00etara; arratsaldean, 15:30etik partida ordura arte egongo da aukera.

Lau multzotan banatu ditu klubak bazkidetzak:

  • Helduak: 90 euro
  • Jubilatuak eta langabetuak (ziurtagiria aurkeztu beharko dute): 50 euro
  • Gazteak (18-22 urte, biak barne; NANa aurkeztu beharko dute): 50 euro
  • 18 urtez azpikoak: doan

Bestalde, bazkidetza lehen aldiz egin nahi duten herritarrek datu pertsonalak eta kontu korrontearen zenbakia bidali beharko ditu 609 06 17 75 telefono zenbakira edo anaitasuna@cdanaitasuna.com helbide elektronikora.