Anaitasunak galdu egin du Zarautzen aurkako lagunartekoa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko abu. 25a, 12:08
Anaitasunaren eta Zarautzen arteko lagunartekoa atzo, Txerloian. (Argazkia: Anaitasuna FT)

Denboraldiaurreko bigarren partida jokatu zuen atzo Hirugarren Mailako Anaitasunak Zarautzen kontra, Txerloian.

Xabi Artetxek gidatzen duen Anaitasunako mutilen talde nagusian porrota egin zuen atzo Txerloian Zarautzen kontra. 0 eta 1 galdu zuten. Atzokoa denboraldiaurreko bigarren partida izan zen Hirugarren Mailakoentzat.

Liga hasi aurreko hirugarren neurketa larunbatean jokatuko du Artetxeren taldeak Aretxabaletan, Uda taldearen kontra. 12:00etan hasiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide