Gizonen taldeko hamalau jokalarik berritu dute kontratua Anaitasunarekin

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko uzt. 21a, 08:44
Kontratua berritu duten sei jokalariren izenak.

Guztira, hamalau jokalarik berritu dute kontratua urtebeterako Anaitasunaren Hirugarren Mailako taldearekin. Horiek guztietatik hamar, etxekoak dira, azkoitiarrak.

Anaitasuna futbol taldeak Hirugarren Mailako taldeko hamalau jokalarik kontratua urtebeterako berritu dutela jakinarazi du. 2022-23 denboraldian, Xabi Artetxe entrenatzailearen aginduetara arituko dira horiek guztiak.

Hamalau jokalari horietatik hamar azkoitiarrak dira: Ion Izagirre, Julen Odriozola, Markel Eskurtza, Mikel Pastrian, Xabi Soraluze, Mikel Aramendi, Ander Arabaolaza, Unai Aranbarri, Julen Aramendi eta Xabi Azkoitia.

Taldean jarraituko duten gainerako lau jokalarien izenak ere ezagunak dira. Mikel Ruiz atezain zarauztarrak eta Aitor Barbarin atzelari zegamarrak hirugarren denboraldia osatuko dute Anaitasunan, eta Dani Marin erdilari zarauztarrak eta Alex Rodriguez erasoko jokalari getariarrak bigarrena.

Hona hemen taldearekin akordioa lortu duten gainerako zortzi jokalarien izenak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide