Anaitasunak ekainaren 22an egingo du urteko batzar orokorra

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko mai. 28a, 09:00
Iaz egindako batzarraren irudia. (Anaitasuna)

19:00etan izango da batzar orokorra, Elkarguneko Oteiza aretoan. Aurtengo nahiz datorren urteko kontuak laburbilduko ditu klubaren zuzendaritza batzordeak.

Anaitasuna futbol taldeak ekainaren 22an egingo du Ohiko Batzar Orokorra. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da batzarra, 19:00etan, eta han 2021-22 denboraldiko eta 2022-23 sasoiko hainbat puntu izango dituzte aztergai zuzendaritza batzordeko kideek.

Hasteko, denboraldiaren laburpena egingo dute batzarrean: klubaren arlo ekonomikoak, antolakuntzaren arloa eta arlorik garrantzitsuena, kirol arloa, aztertuko dituzte bazkideen eta gurasoen aurrean. Ondoren, datorren denboraldirako helburuak eta ikuspegi orokorrak ere azalduko dituzte.

Bazkideak eta bazkide ez direnak batzarrean parte hartzera gonbidatu ditu klubak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide