Lur Bereziartuak ez du Anaitasunan jarraituko

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko urt. 21a, 13:17
Lur Bereziartua.

Lur Bereziartua futbol jokalari eibartarrak ez du Anaitasunan jarraituko. Anaitasuna eta Bereziartua akordio batera iritsi dira, eibartarrak gorrixekin zuen kontratua eteteko. Bereziartuak 2019ko ekainean batu zen Anaitasunara, eta bi urte eta erdiren ondoren, taldea uzteko erabakia hartu du.

Anaitasunak eskerrak eman nahi dizkio eibartarrari, azken bi urte eta erdi hauetan erakutsitako konpromisoagatik eta giza kalitateagatik. Anaitasuna beti izango da zure etxea, Lur!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide