Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko abe. 16a, 15:45

C.D. Anaitasuna futbol taldeak Gabonen aurreko azken partidak jokatuko ditu datorren asteburuan. Larunbatean, mutilen lehen taldeak Ondarroan (Bizkaia) jokatuko du neurketa; nesken taldeak, aldiz, atseden hartuko du asteburu honetan.

Anaitasuna futbol taldea Gabonen aurreko azken asteburuan sartuko da, eta 2021. urteko azken futbol partida ofizialak jokatuko ditu datorren larunbatean eta igandean. Larunbatean, 12:15ean, mutilen lehen taldeak Ondarroako (Bizkaia) Zaldupe futbol zelaian jokatuko du Espainiako Hirugarren Mailako 19. jardunaldiko partida. Nesken lehen taldeak, berriz, atseden hartuko du.

Etxeko partidak

Larunbatean, lau taldek jokatuko dituzte futbol partidak, San Juan zelaian. 10:00etan, Ohorezko Kadete mutilek Urola taldearekin neurtuko dituzte indarrak. Lehen partida amaitu bezain pronto, 12:15ean, 1go Kadete mutilek Amaikak Bat izango dute aurrean. Arratsaldean, 15:30ean, Ohorezko Jubenil mutilek Lagun Onaken aurkako derbia jokatuko dute. 18:00etan, ostera, 1go Erregional mailako taldeak Ikasberriren aurkako partida jokatuko du.

Igandean, 10:30ean jokatuko dute Alebin Partehartzea 'A' eta Alebin Partehartzea 'B' taldeek, San Juan zelaian. Urretxu-Zumarraga 'A' taldearekin arituko dira lehenak, eta bigarrenek, Elgoibar izango dute aurrean.

Etxetik kanpo

Etxetik kanpo Anaitasunaren beste lau taldek jokatuko dute. Larunbatean, 13:00etan, Ohorezko Kadete neskak eta Goierri Gorri taldea nor baino nor gehiago arituko dira Lazkaoko (Gipuzkoa) Arizti Handi zelaian. 18:00etan, 1go Jubenil mutilek Urki izango dute arerio, Eibarko (Gipuzkoa) Unbe zelaian.

Igandean, 10:00etan jokatuko du Alebin Partehartzea 'B' taldeak, Zumarragako (Gipuzkoa) Argixao zelaian; Zumarraga-Urretxu 'B' izango dute aurkari. 13:00etan, berriz, Infantil Txiki mailako mutilek Beasaingo (Gipuzkoa) Igartza zelaian jokatu beharko dute, etxeko taldearen aurka.

Hona hemen partida guztien zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide