Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

C.D. Anaitasuna futbol taldeak partida ugari ditu asteburuan. Igandean, mutilen lehen taldeak etxean jokatuko du neurketa; nesken taldea, aldiz, Barakaldon (Bizkaia) arituko da, larunbatean.

Anaitasuna futbol taldeak abenduko bigarren asteburuko futbol partidak jokatuko ditu bihar eta etzi. Mutilen lehen taldeak Txerloian jokatuko du asteburuko partida, eta nesken lehen taldea Barakaldon (Bizkaia) arituko da. Igandean, 16:30ean, mutilek Deportivo Alaves B taldearekin neurtuko dituzte indarrak. Neskek, berriz, Pauldarrak taldearen zelaian jokatuko dute larunbatean, 16:00etan.

Etxeko partidak

Larunbatean, lau futbol partida ziren jokatzekoak San Juan zelaian, baina aldundiak eguraldiagatik ezarri duen alerta laranjagatik, 1go Infantil nesken mailako eta Infantil Txiki mailako mutilen partidak bertan behera gelditu dira. Hori horrela, 15:30ean, Ohorezko Kadete neskek Añorgarekin neurtuko dituzte indarrak, eta 17:30ean, 1go Jubenil mailako mutilek Eibartarrak taldearekin.

Igandean, aldiz, 1go Infantil mutilen mailako Anaitasuna 'A' eta Anaitasuna 'B' taldeek elkarren arteko derbia jokatuko dute San Juanen, 12:30ean.

Etxetik kanpo

1go Erregional mailako taldeak, Ohorezko Jubenil mutilek, Ohorezko Kadete mutilek eta 1go Kadete mutilek etxetik kanpo jokatuko dituzte beren partidak. 1go Erregionalek Aloña Mendi izango dute aurrean; larunbatean, 15:30ean hasiko da norgehiagoka Azkoagainen. Futbol zelai berean jokatuko dute Ohorezko Jubenil mutilek igandean. Aloña Mendi liderrari egingo diote bisita, 16:30etik aurrera.

Kadete mailan, Ohorezko Kadete mutilek Urkiren Unbe zelaian jokatu behar zuen larunbatean, 10:00etan. Hala eta guztiz ere, partida hori ere bertan behera gelditu da, Unberako errepidean lur jausia izan delako. 1go Kadete mutilek, berriz, Ikasberriren aurkako derbia jokatuko dute larunbatean, 09:30ean, Garmendipe zelaian.

Hona hemen partida guztien zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide