Asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko aza. 10a, 16:48

C.D. Anaitasuna futbol taldeak partidaz betetako beste asteburu bat du aurretik. Bi talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dituzte beraien neurketak.

Anaitasuna futbol taldeak azaroko bigarren asteburuko futbol partidak ditu aurretik. Asteburuan, gainera, partidak jokatzeko falta ziren taldeak ere partidak jokatzen arituko dira. Mutilen eta nesken lehen taldeak etxetik kanpo arituko dira. Larunbatean, 15:30ean, mutilek Vitoria taldearekin neurtuko dituzte indarrak Eibarko (Gipuzkoa) Unbe zelaian. Neskek, berriz, Zarauzko Asti Txiki zelaian jokatuko dute larunbatean, ordu berean.

1go Erregional mailako taldeak Urola taldea hartuko du larunbatean, San Juanen, 15:30ean. Ohorezko Jubenil mailako mutilen taldeak, berriz, Urki taldearekin neurtuko ditu indarrak San Juanen, 18:00etatik aurrera.

1go Kadete mailako mutilek, Zumaiako taldea izango dute aurrean. Horiek San Juanen jokatuko dute partida, 12:30etik aurrera. 1go Infantil mutilen A taldea, berriz, Ikasberriren aurka arituko da San Juanen igandean, 16:00etatik aurrera.

Alebin mailako talde guztiek izango dute asteburuan futbol partidaren bat. Hobekuntza mailako taldeak, Bergara jasoko du igandean, San Juanen, 09:15ean. Alebin Partehartzea A taldeak eta C taldeak, aldiz, elkarren aurka jokatuko dute igandean, 09:15ean, San Juan zelaian.

Etxetik kanpo

Jubenilen 1go mailako taldeak Soraluzera (Gipuzkoa) egingo du bidaia, Soraluze taldearen aurka jokatzeko. Larunbatean, 11:30ean izango da partida, Ezozia zelaian. Ohorezko Kadete neskek, Tolosako (Gipuzkoa) Usabal zelaian jokatu beharko dute larunbatean, 10:30ean, Tolosaren aurka.

Infantil Txiki mailako mutilen taldeak, berriz, bigarren faseko lehen neurketa jokatuko du larunbatean 09:00etan, Segurako (Gipuzkoa) Alustiza zelaian, Aizkorri taldearen aurka. 1go Infantil mutilen B taldeak, ostera, Lagun Onak A taldearen aurka jokatuko du Azpeitiko Garmendipe zelaian, larunbatean, 10:00etan. Alebin Partehartzea B taldeak, Lagun Onak B taldearen aurka jokatuko du igandean, 11:15ean, Garmendipe zelaian.

Hona hemen partida guztien zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide