Anaitasunaren asteburuko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko urr. 8a, 09:11

C.D. Anaitasunak asteburuan jokatuko dituen futbol partiden ordutegiak.

C.D. Anaitasunako ia talde guztiak dagoeneko martxan dira. Asteburu honetan bost partida jokatuko dituzte Txerloia eta San Juan futbol zelaietan. Gainerako taldeek, berriz, etxetik kanpo jokatu beharko dute.

Hirugarren Mailako gizonezkoen taldeak bihar, larunbata, Leioaren aurka jokatuko du Sarriena zelaian, 18:00etan. Asteartean, berriz, Tolosaren aurka Txerloian jokatuko dute, 17:00etan. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, ostera, Aurrera Vitoria 'B' taldearen aurka jokatuko du bihar, larunbata, Txerloian, 17:00etan.

Larunbatean jokatuko dute 1go Erregionalek (Bergaran, 12:00etan, Ohorezko Jubenilek Urolaren aurka (Zumarragan, 16:00etan), Jubenilen 1go mailako taldeak Urolaren aurka (San Juanen, 17:45ean), Ohorezko kadete mutilek Arrasateren aurka (San Juanen, 15:30ean),1go kadete mutilek Zestoaren aurka (San Juan, 12:00etan), Infantil Txikiek Lagun Onaken aurka (Garmendipen, 12:00etan.)

Igandean jokatuko dute, ostera, Ohorezko kadete neskek Añorgaren aurka (Rezolan, 12:00etan).

1go Infantil mailako 'A' eta 'B' mutilek nahiz 1go Infantil neskek azken lagunartekoa jokatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide