Futbol eskolan izena emateko epea irekita du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko eka. 30a, 08:00

Hurrengo denboraldian, Anaitasunako Futbol eskolan izen-emateko aukera zabalik dago jada, baina izena emateko prozesua ez da ohikoa. Bestalde, aurtengo Ohiko Batzar Orokorra gaur egingo du futbol klubak.

COVID-19aren ondorioak jasaten ari garen honetan, ezinezkoa zaigu aurreko urteetan egin izan ohi dugun gurasoen bilera egitea. Anaitasunako Futbol Eskolaren nondik norakoak azaldu eta izen-ematea egiten bagenuen ere, aurten, 2011 eta 2012an jaiotako mutilen zein 2010, 2011 eta 2012an jaiotako nesken izen-emate prozesua helbide elektroniko bidez egin beharko da. Horretarako, bidali mezu bat anaitasuna@cdanaitasuna.com helbide elektronikora, honako datu hauek zehaztuz:

  • Haurraren izen-abizenak: 
  • Jaiotza-data:
  • Gurasoaren edo tutorearen izena eta kontaktu zenbakia:
  • Ikastetxea:
  • Atezain edo jokalari gisa eman nahi du izena:
  • Eskolaz kanpoko beste ekintzaren batean izena emango al du? (Baiezkoa bada, zertan?)

Bestalde, izen emateko epea uztailaren 7an amaituko da eta gaurtik aurrera apuntatzeko aukera izango duzue. Bestelako edozein zalantza izanez gero, idatzi lehen aipatutako helbide elektronikora. Animatu, zain izango gaituzue eta!

Batzar orokorra, gaur

Gaur, ekainak 30, Anaitasunak Ohiko Batzar Orokorra egingo du. Batzarra Elkargunean izango da, 19:00etan, eta amaitu berri den denboraldiko eta datorreneko hainbat puntu izango dituzte aztergai Zuzendaritza Batzordeko kideek. Gaur egungo egoera kontuan izanda, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuta egingo da batzarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide