Anaitasunaren asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko mar. 22a, 20:02

Martxoaren 19tik 21era bitartean Anaitasunako taldeek jokatutako futbol partiden emaitzak:

C.D. Anaitasunak asteburuan hainbat partida jokatu zituen. Hirugarren Mailakoek eta Emakumezkoen Euskal Ligako neskek atseden astea izan zuten, baina neskek Lagun Onaken aurkako lagunartekoa jokatu zuten; 0 eta 5 irabazi zuten.

1go Erregional mailako mutilek, aldiz, 8 eta 1 menderatu zuten San Juan zelaian Aretxabaleta. Ohorezko Jubenilek, aldiz, bina berdindu zuten Zumaiako Aita Mari futbol zelaian eta 1go Jubenil mailako mutilek 1 eta 2 galdu zuten San Juanen Elgoibarren aurka.

Kadete mailan, bestalde, Ohorezko Kadete mutilek 3 eta 2 menderatu zuten Zumaiako, San Juan zelaian. Ohorezko Kadete neskek, ostera, atseden astea izan zuten. Jokatu zuen Anaitasunako beste taldea 1go Kadete mailako mutilena izan zen, eta 0 eta 4 garaitu zuten Arrasate Mojategi zelaian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide