Anaitasunako neskek seigarren garaipena jarraian erdietsi dute

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko abe. 6a, 10:52
Anaitasunako emakumeak partida batean.

Anaitasunak ligako neurketa jokatu zuen atzo, Oiartzunen aurka, Txerloian. Bi eta bat gailendu zen etxeko taldea.

Anaitasunaren Euskal Ligako emakumeek ligako neurketa jokatu zuten atzo, Oiartzunen aurka, Txerloian. Partida ona egin zuen Azkoitiko taldeak, eta beste garaipen bat eskuratu zuen; seigarrena jarraian. Gorka Zubizarretak gidatutako neskek gogor borrokatu zuen neurketa osoan zehar, eta beste hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituzten. Bi eta bat gailendu zen Azkoitiko taldea, Oihane eta Leire Ucinen golei esker. Une honetan, sailkapenaren buruan jarraitzen du Anaitasunak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide